Bizitzaren dantza erakutsiko dizun hitzaldia

Karkara.eus 2014ko martxoaren 4a

Mugimenduaren eta ahotsaren arteko uztarketa da biodantza; gizakia ulertzeko modu berria

Bizitzaren dantza da biodantza. Musikak sortzen dituen sentimenduak eta mugimendua erabiltzen ditu norberaren kontzientzian sakontzeko, eragiteko. Emozioen eta a...

Mugimenduaren eta ahotsaren arteko uztarketa da biodantza; gizakia ulertzeko modu berria

Bizitzaren dantza da biodantza. Musikak sortzen dituen sentimenduak eta mugimendua erabiltzen ditu norberaren kontzientzian sakontzeko, eragiteko. Emozioen eta adierazpenen bitartez, norberaren integrazioa sustatzea du helburu, hortaz, biodantzak. Naturarekin eta pertsonen arteko harremanak mantentzea bultzatzen du, baita horietan sakontzea ere. Gizakia ulertzeko modu berri bat da, laburbilduz, biodantza.

Guzti hau jorratuko duen hitzaldia antolatu du Mandalara Elkarteak. Hilaren 5ean, asteazkenean, 19:00etatik 20:00etara Orioko Kultur Etxean. Bizipenetan oinarrituta bizitza hobetzeko helburua duen hitzaldi hau Ainhoa Oterminek emango du eta bi zati izango ditu: alderdi teorikoa eta alderdi praktikoa. 

Honenbestez, bizi-kalitatea hobetzeko beharrez bazaude biodantza izan daiteke hori lortzeko bidea. Izan ere, harreman estuak sortzen eta mantentzen laguntzen du, pakean, armonian, errespetuz, konfiantzaz, ziur eta libre bizi gaitezen.

Mandalara tailerraren data aldaketa

Normalean hileko lehen larunbatean egiten dute tailerra, baina oraingo honetan, martxoaren 15ean egingo dute. 10:00etan hasiko da eta lau ordu iraungo ditu, hau da, 14:00 amaituko da. Tailerrak emango dituena Karmele Garmendia izango da.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide