Urola Kostako Udal Elkarteak, Urola Kosta Saretuz izeneko ekimenaren barruan, 3 jardunaldi eskainiko ditu online munduan interesgarriak izan daitekeen esperientziak ezagutzeko. Hurrengo ostiralean hasiko dira jardunaldiak eta eskualdeko enpresa eta ekintzaileei luzatzen die bertaratzeko gonbita. Halaber, EAEko enpresa ezberdinak ere gonbidatu dituzte esperientziak partekatzeko.
Online denden arrakasta lehen pertsonan
Azken urteetan deskontu plataformak hazkundean daude. Urola Kostak antolatutako lehen jardunaldian e-commerce esparru honetan arrakasta izan duten bi enpresek beraien esperientzia kontatuko dute, gluup.es eta deskontu.com-ek hain zuzen ere. Eman dituzten lehen urratsak, egunez eguneko jarduna eta bilakaeraren berri emango dute.
Martxoaren 7an izango da hitzaldia, 12:00etan, Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan. Enpresa gonbidatuez gain, Garoa Web Consulting ere izango da bertan, dinamizatzaile lanak egingo baitituzte.
Ekimenak Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru laguntza jaso du.