Bilera egingo du Zarauzko Udalak Espainiako Ingurumen Ministerioko Kosta Zuzendaritzarekin eguerdian

Urola Kostako Hitza 2014ko martxoaren 4a

Zuloa Borgettoko pergola azpian. Amaia Ventas Atzo eta gaurko itsaso zakarrak eta haizeak eragindako kalteak zenbatzen ari dira. Eguerdian bilduko dira Zarauzko Udaleko ordezkariak Espainiako Ingurumen Ministerioko Kosta Zuzendaritzako ingeniariekin, horiei txikizioen balorazioa egiteko. Jabier Etxaburu Segurtasun zinegotziak hainbat adierazpen egin du. Esan du Argiñano pareko pergola inguruko zuloak kezkatzen dituela gehienbat, ez dakitelako "noraino irits daitekeen". Era berean, adierazi du malekoia ez dutela bihar zabalduko— atzo adierazi zuten asteazkenean 14:00etarako irekiko zutela, behin konponketa lanak eginda—. Hala ere, orain zati bat zabalik dago. Jakinarazi du jende ugari gerturatu dela itsas pasealekura, kalteek sortzen duten ikusminagatik. Hori dela eta, beste behin "arretaz ibiltzeko" eskatu die herritarrei. Bestalde, Martin Garitano Gipuzkoako Foru Aldundiko Ahaldun Nagusia goizean zehar Zarautzen izango da, denboralearen ondorioak bertatik bertara ikusteko. Gauza bera egingo dute bihar arratsaldean Ana Oregi Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailburuak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide