Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Hileko lehenbiziko ostegunero bezala, jantoki begano bilakatuko da Zarauzko Putzuzulo Amets Fabrika ostegunean. Tito, P. Bong, Silvia eta Eric sukaldariek prestatuko bi plater eta postrea dastatu ahalko dira, borondatearen truke. Ahal den neurrian, jakiok baratza ekologikoetan ekoitzitako jakiekin prestatuko dituzte platerak, "giza animaliak edota horien eratorriak ere ez dira izango protagonistak". 20:30etik aurrera izango da.