10 kilometroko ibilbidea zuten aurretik, irteera puntuan zeudenean.11:30ak ziren orduan, lasterketari hasiera eman zitzaionean. 150 ziren korrikalariak. Erdibidean zuten Pagoeta, eta bidean, %37.2 malda; 700 metroko altuerara iristerainokoa. Helmuga Aia herriko kaskoan zegoen. 46 minuturen ostean, berau gurutzatzen lehena Abderrahim El Gayed tolosarra izan zen. Atzetik, beste 134 korrikalari; guztira, 135 lasterkarik amaitu baitzuten hirugarrenez egin den mendi lasterketa.
Gizonezkoak
1 Abderrahim El Gayed (Tolosa) 0:46:09
2 Aritz kortabarria rajado (Arrasate) 0:47:56
3 Josu goñi murua (Amezketa) 0:49:39
Emakumezkoak
1 Aitziber Ibarbia Beloki (Zizurkil) 0:57:43
2 Nerea Amilibia Arruti (Aia) 0:58:59
3 Uxoa Irigoien Odriozola (Getaria) 0:59:38
Gizonezkoetan, lehen aiarra Mikel Iruretagoiena Agote izan zen, sailkapen orokorrean laugarren postuan gelditu zena. Emakumezkoetan, lehen aiarra, helmugara bigarren ailegatu zen Nerea Amilibia izan zen.
Borondatez lanean aritu ziren 30 laguneko taldeari eskerrak eman nahi dizkio udalak, baita partaideei ere. Laugarren bat antolatzeko indarrak eman dizkiete igandean ikusitakoak eta bizitakoak, izan ere, giro aparta sortu zen.