Otsailean izandako denboraleak triskantza handiak eragin zituen Orion. Orain, martxoarekin batera, enbata handiagoa datorrela diote iragarpenek. Barra zati bat hautsi zuen itsaso zakarrak, eta oraingoan, hartu beharreko neurriak aztertu ditu Udalak. Hortaz, barra itxi egingo du eta gertatzen dena adi-adi jarraituko dute. Halaber, barrarekin gertatuko dena beraien esku ez dagoela esan du Solaberrietak eta jakinarazi du Espainiako Gobernuko Kosta zuzendaritzak onartu duela espigoia berregiteko lanak uda aurretik hasiko direla.