Goiz-goizetik lanean dabiltza udal langileak, babes zibilekoak, udaltzainak, ertzainak eta beste hainbat langile Zarauzko malekoian. Izan ere, asko dago egiteko. Egunak argitu bezain laster ikusi da gauak eman duena. Itsas pasealekua zulatuta, eskulturak itsasoak eramanda, Desertu Txikia geroz eta txikiago, Borgettoko pergola azpia janda, duna desagertuta....