Xabier Altuna 'Kanpaxa'.
Xabier Altuna
Kanpaxa azpeitiarra Gipuzkoako Batzar Nagusietako EAJko kide izendatu dute. Aintzane Oiarbide jeltzale bergararra ordezkatuko du Altunak, eta Euskara batzordean eta Kultura, Gazteria eta Kiroletakoan hartuko du parte. Azpeitiko Udalean zinegotzi izan zen bi agintalditan, 2003. urtetik 2011. urtera bitartean.
Geografia eta Historian lizentziatua da Altuna, eta filologia eta ingeles gramatikan espezializatua. Hain zuzen, Donostiako ikastetxe batean ikasgai hori irakasten dihardu.