http://youtu.be/7SdIYOkp21w
Ura hasi da Zarauzko malekoia hartzen. Kostaldean alerta gorria aktibatuta dago gaur arratsaldeko 16:00etatik. N-634 errepidea itxita dago 14:00etatik, eta bihar goizeko 10:00ak bitartean mantenduko dute horrela Zarautz eta Zumaia arteko zatian. Oinezkoentzako pasealekua ere hala dago, aurreko itsasalditik.
Zarautzen gaur arratsaldean jendea olatuei begira
Zarautz gaur arratsaldean
Zarauzko malekoia 15:00etan itxi dute eta hala egongo da asteazken eguerdiko 14:00ak arte, nahiz eta alerta gorria bihar goizean desaktibatuko duten.
Bestalde, ura sartzeko arriskua izan dezaketen garajeetako jabeei ibilgailuak ateratzeko deia egin die Zarauzko Udalak. Horretarako, garaje horiek dituzten eraikinetako administratzaileekin harremanetan jarri da udala. Horrez gain, etxebizitzen sarreretan ere bandoak jarri dituzte, egoeraren berri emanez eta ibilgailuak ateratzeko gomendatuz.
Getarian gaur 16:55ean (Argazkia: Amaia Balerdi)
http://www.youtube.com/watch?v=BLKS3N_ocWI&feature=youtu.be