Itsas denboraleagatik Zumaia-Donostia arteko autobus zerbitzuan aldaketak egin dituzte

Urola Kostako Hitza 2014ko martxoaren 3a

Itsas denboraldea dela eta, Zumaia eta Donostia arteko autobus zerbitzuetan aldaketak egin ditu Euskotrenek. Aldaketak bihar, asteazkena, goizeko 10:00ak artean mantenduko ditu. Zumaiatik Donostiara arteko autobusak kostako errepidetik ibili beharrean Meagatik ibiliko dira. Meaga gainean geldialdia egingo dute eta handik Getaria artean autobus zerbitzua jarriko dute. Autobus zerbitzuen gainean zalantzaren bat argitzeko 902 543 210 informazio telefonora deitu behar da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide