Ikastetxeek ostiralean ospatu zituzten Inauteriak. Eskuz eginiko mozorro landuak zituzten guztiek, txukunak oso. Dantzak ere maila berekoak, sormen handikoak.
Lardizabal Herri Eskola
Itsaso gaitzat hartu zuen Aiako Herri Eskolak. Arraiak, txipiroiak, olagarroak, marmokak, pinguinoak, arrantzaleak eta urpekariak aritu ziren dantzan Aiako frontoian, ostiral eguerdian. Irakasleak nahiz ikasleak hartu zuten parte dantzaldian, eta hainbat dantza egin zituzten.
Zaragueta Herri Eskola
Goiz eta arratsaldez jaialdi bikaina eskaini zuten ikasle eta irakasleek. Gizakiaren eboluzioa historian zehar festa giroan ikusteko aukera izan zuten, lehen gizakitik hasi eta gaur egun arte. Denboraren ardatz horretan izan zituzten erromatar garaia, errenazimentua, industrializazioa eta aro garaikidea martetar eta astronautekin.
Orioko Herri Ikastola
Hainbat mozorro ezberdin zituzten ikastolakoek. Haur hezkuntzakoak animali ezberdinez, zooz, mozorrotu ziren. Lehen hezkuntzakoak, aldiz, herri bateko pertsonaia ezberdinak irudikatu zituzten: arrantzaleak, ezkongaiak, baserritarrak... Komunitate bateko kide ezberdinez mozorrotu ziren, hortaz.
Jende asko bertaratu zen ikastetxeek antolatutako festara. Aiako frontoia, Zaragueta eskola eta Karela kiroldegia ikuslez bete ziren. Ikastetxeetan inauteriak nola ospatu dituzten ikusteko, klikatu hemeneta ikusi argazki galeria.