Itsasaldia dela-eta barra itxi egingo du Orioko Udalak

Aiora Larrañaga Solabarrieta 2014ko martxoaren 3a

Orion goizean goizetik hasi dira itsas denboralearen aurrean hartu beharreko neurriak aztertzen eta Orioko alkate Beñat Solaberrieta hondartza inguruan izan da eguerdi partean. Orioko Udaleko ordezkariek jakinarazi dutenez, barra  itxi egingo dute eta gertatzen dena adi-adi jarraituko dute udalbatzainek. "Herritarrei udaltzainen esanei kasu egiteko eskatu nahi diegu, ezbeharrik gertatu ez dadin". Bestalde, Udaleko ordezkariak kezkatuta daude barrarekin gertatuko denarekin. «Otsaileko denboraleak gogor kolpatu zuen barra eta zati handi bat desegin egin zuen. Oraingoan ere horretarako arrisku handia dago, baina hori saihesteko ezin dugu ezer egin» azaldu dute. Dena dela, jakinarazi dute Espainiako Gobernuko Kosta zuzendaritzak onartu duela espigoia berregiteko lanak uda aurretik hastea.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide