Itsas denboraleari aurre egiteko babes neurriak zehaztu ditu Zumaiako Udalak

Aiora Larrañaga Solabarrieta 2014ko martxoaren 3a

Gaur arratsalde gau partean aurrikusita dagoen itsas denboralearen aurrean Zumaiako Udala hasi da hartuko dituzten babes neurriak zehazten. Alde batetik, Zarautz eta Zumaia lortzen dituen N-634 errepidea itxita izango da bihar goizera arte. Horretaz gain, Farorako bideak itxita jarraituko du eta itsasaldietan egin ohi duten moduan Talaipe ingurua ere itxi egingo dute. Bestetik, Zumaiako Udaletik jakinarazi dute arratsaldetik aurrera arranpla eta Txomin Agirre kaia gertutik zainduko dituztela udaltzaingoek. "Babes neurriak hartzen ari bagara ere, Zumaia itsasoarengandik nahiko babestuta dago eta ez dugu beste herrietan bezain beste arrisku" azaldu dute Udaletik.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide