Egitarau zabala antolatu du Udaleko Berdintasun Sailak emakumearen nazioarteko egunaren harira. Asteartean abortoaren inguruko hitzaldia eman zuen Begoña Zabala abokatuak; ostegunean Todas las mujeres filma emango dute; ostiralean erakusketa bat zabalduko da… Hemen daukazue egitarau osoa: MARTXOAK 4 Hitzaldia: Gure gorputza, gure erabakia. Abortatzeko eskubidea. Hizlaria: Begoña Zabala (Emakume internazionalistak), abokatua. Ordua: 19:00etan. Non: Alondegian. Hizkuntza: Gaztelaniaz. MARTXOAK 6 Zine Foruma: Todas las mujeres. Ordua: 22:00etan. Non: Aita Mari zineman. MARTXOAK 7 18:30ean, Diruaren sexu ezkutua erakusketaren inaugurazioa, Haurraldek eta Malen etxeak antolatuta, Alondegian. Erakusketa ikusgai egongo da martxoaren 7tik 17ra, egunero, 18:00-20:00. Erakusketaren gaia: 1800. urtetik gaur egun arte, Euskal Herriko eta hainbat herrialdetako emakumeek erabilitako diru-zorroen atzera begirakoa. 18:30etik 19:30era, Toti Martinez de Lezearen hitzaldia: Emakumeak, ekonomia eta ahalduntzea (Mareas izenburuko liburuan oinarrituta). Hizkuntza: gaztelaniaz. 19:30ean, Larre motzean bideoaren emanaldia, non Zumaiako hainbat emakume protagonista diren, Alondegian. Hizkuntza: euskaraz. 22:00etan, Izan bedi emakumea antzerkia. Non: Aita Mari zineman. Sarrerak salgai Turismo bulegoan. MARTXOAK 8: EMAKUMEAREN NAZIOARTEKO EGUNA 19:00etan, konzentrazioa magnoliopean, Zumaiako Berdintasun Foroak eta mugimendu feministak deituta. 19:15 emakumeko bertso triki-poteoa, Uxue Alberdi eta Ainhoa Agirreazaldegi bertsolariekin, Erribera kalean zehar. MARTXOAK 12 Ipuin kontaketa: “Baziren behin…neska abenturazaleak eta mutil ameslariak”, Kontukantoiren eskutik. Tokia: haur liburutegian. Ordua: 17:30ean MARTXOAK [...]