Bask-eroek irabazi dute Zarauzko Inauteritako mozorro lehiaketa

Urola Kostako Hitza 2014ko mar. 2a, 15:11

Bask-eroek irabazi dute Inauteritako mozorro lehiaketa. Amaia Ventas Bask-eroek irabazi dute Zurekin Zarauzko ostalari elkarteak antolatutako mozorro lehiaketa. Dragoi txinoz mozorrotutako koadrilak eskuratu du bigarren saria eta hirugarrena, berriz, zanpantzarrek. Itxas Lur izan da ondoen apaindutako taberna. Eguraldiak lagundu ez bazuen ere, giroa izan zen atzo Zarautzen. Gaur jarrraituko du festa giroak. 17:00etatik aurrera Musika Plazan zirko tailerra eta jolas tradizionalak izango dira Txatxilipurdi aisialdi taldeak gidatuta eta 18:30ean Irrien Lgunek Egin irri ikuskizuna eskainiko dute.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide