Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Inauteriak giro ederrean doaz aurrera Azpeitian. Ikastetxeetako jaialdien ostean, Elegante Eguna izan zen atzo, igandea. Jende ugari eta giro ederra, zeruak emandako ateriune luzeak aprobetxatuz.
Gaur bestelako mozorroen txanda da. 11:30ean, haurrentzako sokamuturra eta zezen txikiak izango dira plazan; ondoren, 12:30ean haurrek mozorro desfilea egingo dute alde zaharreko kaleetan, Banda Gazteaz eta txilibiteroz lagunduta. Erraldoiak eta buruhandiak ere aterako dira kalera.
Arratsaldean sokamuturra izango da eta 17:00etatik aurrera Olazko Andre Mariaren plazan Tringili trongolo haurrentzako tailerrak izango dira. Hortik aurrera txarangak, ttuntturroak eta era guztietako mozorroak izango dira nagusi kalean.