Viveros San Antonek asteburuan estreinatuko du errepideko denboraldia

Baleike 2014ko otsailaren 28a

Errepideko denboraldia joan den larunbatean estreinatu zen, lehen lasterketa etxean izan genuen, baina taldeko ziklistek asteburu honetan emango dituzte lehen pedalkadak. Hemen Arritxu Iribarren informazioa: Txikienek Hondarribian dute larunbat arratsaldean denboraldiko lehen lasterketa. Alebin mailan bost ziklista izango ditugu Zumaiako Txirrindulari Elkartean: Oier Unanue, Oier Iribar, Alex Otaño, Mikel Manzisisdor eta Mikel Azkue. Bostak ilusioz beterik daude eta nahiz eta eguraldi txarra iragarrita izan ez diote beldurrik lehen hitzorduari. Infantiletan sei txirrindulari ditugu, bost mutil eta neska bat: Gaizka Gurrutxaga, Unai Sasiain, Mihai Ovidiu, Mattxin Etxaniz, Antton Tolosa eta Naia Osa. Sei hauetatik Gaizka Gurrutxagarentzat denboraldi erabakigarria izan behar du, bigarren urtea osatuko baitu infantiletan aizarnazabaldarrak; besteek maila berrira egokitu eta neurria hartzen hastea izan dezakete helburua. Igandean juniorrek Eibarren hasiko dute denboraldia. Hiru txirrindularik jantziko dute Viveros San Antongo mailota: Gorka Etxabek, Haritz Eizagirrek eta Jon Agirrek. Eibarko karrera gogorra da, azken kilometroetan San Migel igo behar dute txirrindulariek eta hor hanka onak behar dira. Denboraldia hasteko lasterketa exijentea da eta batez ere lehen urteko Jon Agirrerentzat, baina ez dira gureak kikilduko eta ikuskizuna emango dute. Aitor Olaziregik Ereñon (Bizkaian) du Lehendakari txapelketako lasterketa, 105 km-ko proba da, metro laurik gabekoa; eten gabe gora eta behera ibiliko dira lasterketa [...]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.

Izan Gukakide