Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
AIAOtsailak 28, gaur.
- 15:00. Eskolako umeen festa, kiroldegian.
AIZARNAZABALOtsailak 28, gaur.
- 16:30. Txokolatada, frontoian.
- 17:30. Ateri egongo balitz, kalejira, txarangarekin.
- Gero. Antzerkia, dantza moderno saioa eta helduen konpartsa.
- Amaitzeko. Sorpresak.
AZKOITIAOtsailak 28, gaur.
- 16:00. Ikastetxeetako umeen kalejira.
- 17:00. Gurea pilotalekuan, umeentzako askaria.
- 17:00. Gurea pilotalekuan, umeentzako dantzaldia Egan taldearekin.
- 21:30-23:30. 12-17 urte bitarteko gazteentzat Disko Festa, Elkargunean. DJ-a eta Mozorro Lehiaketa, sariekin.
Martxoak 1, larunbata.
- 19:00. Bandaren kalejira.
- 19:30. Txalkor txistulari taldearen kalejira.
- 22:30. Dantzaldia, plazan.
- 00:30. Mozorro Lehiaketaren sari banaketa, plazan.
AZPEITIAOtsailak 28, gaur
- 15:00. Iraurgi ikastetxean H.H.koen eta L.H.koen Inauterietako festa.
- 15:30. Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarain Inauterietako festa egingo dute.
- 18:30. Euskal Inauterien kalejira egingo dute Azpeitiko Ikastola Ikasberrikoek, Olazko Andre Mariaren plazatik hasita.
Martxoak 1, larunbata
- 22:00. Urrestillako Txikuri frontoian. Zilar mailako aizkolarien Eusko Label binakako txapelketaren finala.
- 22:30. Sanagustin kulturgunean, Musika Bandarekin eta KBeat taldearekin dantzaldia.
Martxoak 2, igandea. Elegante eguna
-09:00. Izarraitz txistulari taldearen goiz eresia.
- 11:00. Herriko Musika Bandaren eta Biasteriko dultzaineroen kalejira.
- 12:00- 12:30. Sokamuturra plazan, Bergarako Zezenak ganadutegiko zezenekin. Era berean, Azpeitiko Argazki Elkarteak antolatutako Sokamuturraren XXXV. Argazki Lehiaketa Imanol Elias Saria hasiko da.
- 12:30. Eleganteen pasiera eta Itsasi dantza taldeko artzain-inudeak. Juan Antxieta Musika Eskolako ikasleak eta Incansacles txaranga ere aterako dira danbor-jotzaileen taldearekin.
- 13:30. Eskandalue elektrotxaranga.
- 16:00. Dultzaineroak, Izarraitz txistulari taldea eta herriko musika banda.
- 16:30- 20:00. Sokamuturra, Bergarako Zezenak ganadutegiko zezenekin.
- 19:00. Alaken taldearen muxikoak, plazan.
- 19:30- 23:30. Incansables eta Gau Erdi txarangekin kalejira.
Martxoak 3, astelehena
- 10:00. Izarraitz txistulari taldea.
- 11:30. Haurrentzako sokamuturra Erdikaletik plazara. Ondoren, plazan zezen txikiak eta poniak. Arno ganadutegikoak.
- 12:30. Mozorrotutako haurren kalejira, herriko Banda Gaztearekin eta txiribiteroekin. Erraldoiek eta buruhandiek ere irtengo dute.
- 16:15. Izarraitz txistulari taldea eta herriko Musika Banda, plaza txikian.
- 16:30- 20:00. Sokamuturra. Lopene ganadutegiak Inauterietan debuta egingo du.
- 17:00. Tringili trongolo haurrentzako tailerrak, Olazko Andre Mariaren plazan.
- 19:30. Herriko bandaren, Dunbots fanfarrearen eta Urolatarrak txarangaren kalejirak.
- 24:00. Itsasko ttuntturroak eta helduen mozorro lehiaketa. Los Pasai eta Mister Team-en.
- 01:30. Mozorro lehiaketako sari banaketa.
Martxoak 4, asteartea
- 06:15. Herriko bandaren kalejira.
- 07:00- 10:00. Sokamuturra, Lopene ganadutegia.
- 12:00. Herriko Banda Gaztea.
- 16:00.Haurrentzako jolasak eta parkea, Olazko Andre Mariaren plazan.
- 16:30- 20:00. Sokamuturra, Arno ganadutegiko zezenekin.
- 20:00- 20:30. Suzko zezena izango da Erdikaletik plazara.
BEIZAMAMartxoak 1, larunbata.
- 18:00. Jolasak eta pelikulak izango dira haurrentzat.
- Gauean, afaria Beizamako Ostatuan. Hirusta Kultur Elkarteak antolatuta
GETARIAMartxoak 1, larunbata.
- 12:00. Mozorro poteoa, Incansables txarangarekin.
- 14:15. Berdura plazan. Mozorro bazkari herrikoia.
- 17:00. Herriko plazan, haurren mozorro desfilea. Mozorro onenek saria jasoko dute.
- 18:30. Gure Txeru dantza taldearen Euskal Inauterien kalejira.
- 19:30. Mozorroen kalejira, Incansables txarangarekin.
- 23:00. Tabernetan, mozorro sarien banaketa.
Martxoak 2, igandea.
- 12:30. Getariako musika bandaren kalejira. Ondoren, kontzertua joko du.
ORIOMartxoak 1, larunbata.
- 17:00. Inauteritako mozorro desfilea, Bikamiotan hasi eta Karelan bukatu.
- 18:00. Txokolate-jana eta erromeria Karela kiroldegian Ai Ene! taldearen eskutik.
ZARAUTZOtsailak 28, gaur.
- 10:00. Antoniano ikastetxeko inauterietako jaialdia.
- 10:30. Orokieta Herri Eskolako inauteritako jaialdia, 80. hamarkadako musika gaitzat hartuta.
- 17:00. Itxasmendiko auzo elkartean txokolatada.
Martxoak 1, larunbata.
- 11:00-14:00. Merkatu Plazako lehen solairuan, Conunpuntomas sormen tailerreran eskutik, inauterietako mozorroak egiteko tailerra haurrentzat.
- 11:00. Musika Plazatik meza nagusira. Arranopolak antolatuta.
- 14:00. Bazkaria, Gaztetxean, Arranopola elkartearen eskutik.
- 18:00. Inauteri festa Gaztelekuan, 12-18 urte bitartekoentzat. Gaia: Afrika. Horrez gain, jolasak, musika, merienda eta karaokea egongo dira.
- 17:30 - 19:00. Txantxariak taldearen eskutik, jolas dinamizazio musikatuak izango dira haurrentzat Musika Plazan. Euria egiten badu, Merkatu Plazan izango da.
- 19:00. Musika Plazan preso eta iheslarientzat argazki shot cool-a, Arranopolak antolatuta. Ondoren, enkante benefikoa, Musika Plazan eta Barren Plazan Eta jarraian, aperitif-luntxa Arrano VIP Club-eko terrazan.
- 19:00. The McKensy’s Clan Band taldeak herriko kaleak girotuko ditu. Aldi berean. Musika Plazatik hasita, mozorrotutako koadrilen kalejira, Zurekin elkarteak antolatuta. Aldez aurretik Turismo Bulegoan izena ematea komeni da, edota egun berean Txiki Polit tabernan.
- 20:15. Sari banaketa koadrilen arteko mozorro onenari eta ondoen apaindutako tabernari (aldez aurretik izena eman beharko da Turismo Bulegoan).
-20:30- 21:30. Musika Plazan dantzaldia Trakets taldearekin.
-20:30- 00:00. Udaberri elkartean, mozorro dantza.
-22:00. Playback-a, karaokea, disko jartzailea eta cocktail bereziak Arranon. Ixtean, Gaztetxera.
-22:30. Musika Plazan dantzaldia Trakets taldearekin.
Martxoak 2, igandea.
-12:00-13:00. Kalejira herriko kaleetan zehar, erraldoi, buruhandi eta Tximeletak fanfarrearekin.
-12:00- 14:30. Tximeletak fanfarreak herriko kaleak alaitzen jarraituko du.
-17:00-18:00. Musika Plazan zirko tailerra eta jolas tradizionalak Txatxilipurdi aisialdi taldeko hezitzaileek gidatuta.
-18:00- 18:30. Haurrentzat merienda.
-18:30- 19:30. Musika Plazan, Irrien Lagunekin Egin irri! ikuskizuna.
ZESTOAOtsailak 28, gaur.
- 17:30. Ertxiña Musika Eskolako Banda Txikia, kaldereroz mozorrotuta, kalejiran.
pMartxoak 1, larunbata.
- 17:00. Txokolate jana, Ekain guraso elkarteak antolatuta, udaletxe azpian.
- 18:00. Haurren desfilerako izena ematea.
- 18:30. Umeen mozorro desfilea, udaletxeko arkupetan.
- 19:00- 21:00. Laranjadi txaranga.
- 23:30. Helduen desfilerako izena ematea.
- 24:00. Helduen desfilea, Zestoako Gazte Asanbladak antolatuta.
- 00:30- 02:30. Ezten Giro erromeri taldea.
Martxoak 4, asteartea.
- 17:00. Merienda, Gure Txokoa elkarte inguruan, Ekain guraso elkarteak antolatuta.
- 17:30. DJ-ONz, festa aparta! udaletxeko arkupetan,
Ekain guraso elkarteak antolatuta.
ZUMAIAOtsailak 28, gaur.
- Eguerdian. Beheko Plaza abesbatzaren kalejira.
- Arratsaldean. Ikastetxeetako inauteri festa. Kalejira.
- 17:00. Inauteri jaialdia, Ludotekan.
- 18:30. Musika eskolaren
Inauterietako kalejira, ZUMB Musika Bandarekin: Super Heroiak!
Martxoak 1, larunbata.
- 12:00. Tximeletak txarangaren kalejira, kaleetan.
- 18:00. Eusebio Gurrutxaga plazan, mozorro lehiaketa.
- 18:30. Tximeletak txarangaren kalejira.
- 18:30. Umeen eta helduen mozorro lehiaketa. Umeen lehiaketarako izen ematea, 17:30ean, plazan.
- 22:30-01:00. Dantzaldi mozorrotua Orots taldearekin, Kofradian.
Martxoak 2, igandea.
- 14:00. Bazkideentzat bazkaria, Beheko Plaza elkartean.
- Gero. Mozorro lehiaketa, Beheko Plaza elkartean.
- 17:00. Maitagarriak haur zinema, Aita Mari antzokian.
Martxoak 3, astelehena.
- 15:00etan eta 17:30ean. Pirritx, Porrotx eta Marimototsen Bizipoza ikuskizuna, Maria eta Jose aretoan.
- 18:00. Ludotekan inauteri festa eta merienda, 9-12 urtekoentzat.