Getariako Elkanoren lehorreratzeko karrozan parte hartzeko izena eman daiteke

Aiora Larrañaga Solabarrieta 2014ko otsailaren 28a

Abuztuaren 7an Juan Sebastian Elkanoren lehorreratzea antzeztuko dute Getarian. Bertan karroza ateratzen da bost kontinenteak irudikatzen dituzten neskekin, eta karrozan parte hartu nahi dutenen bila ari da udala. Karrozan parte hartu ahal izateko 1984-1996 urte bitartean jaioak izan behar dute neskek; Getarian erroldatuta egon behar dute urte hasieratik, bestela kanpoan bizi arren Getarian jaioak izan behar dute. Horrez gain, aurretik karrozan atera gabeek lehentasuna izango dute. Izena udaletxean, turismo bulegoan, kultura@getaria.org edota turismoa@getaria.org helbidean eman behar da. Izena ematen dutenen artean zozketa martxoaren 15ean egingo dute, 12:00etan, udaletxeko areto nagusian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide