Modeloren Lagunak elkarteak antolatuta, Javier Ruiz Calderak zuzendutako
Tres bodas de mas komedia emango dute larunbatetik hasi eta asteartera, Zarautzen. 2013an ikusle gehien izan duen Espainiako filma da honakoa, 900.000 ikuslerekin. Larunbatean eta igandean bi saio izango dira, bata 19:00etan eta bestea 22:00etan. Astelehenean eta asteartean, berriz, bakarra: 21:00etan. Sarrerak, ohi bezala, bost euro kostako du. Erretiratuek lau euro ordaindu beharko dute. Asteartean, Ikuslearen Eguna izaki, lau euro kostako du sarrerak.