Hasi dira frontoia eraikitzeko lanak

Baleike 2014ko otsailaren 27a

Asteartean sinatu zuten Sukia enpresak eta Zumaiako Udalak frontoiko obrak hasteko dokumentazioa. Hala, esleitutako oinarrietan zehaztu bezala, 18 hilabeteko epea du enpresak frontoia egiteko. Dagoeneko lur-saila hesituta dago eta hasi dira lehen lanak egiten.Frontoiaren diseinua Toki Arkitekturak egin du eta proiektua osatzeko Udalak bilerak egin ditu pilota elkarteko ordezkariekin. Hauek dira frontoiaren ezugarri nagusiak: 54 metro luzeko frontoia, 700 ikusle ingururentzat lekua, aldagelak, komunak, gelak, taberna. Frontoia eraikitzen hasteko baimena lortzeko, Sukia enpresak frontoiaren balio berdineko bermea jarri du Udalaren izenean, 3 milioi eta erdi ingurukoa. Lanak aurrera doazen heinean, abala zatika itzultzen joango da Udala enpresari. Frontoiaren obrak aurrera doazen heinean, Zumaiako Udala frontoiaren inguruan interesa duten eragile eta norbanakoak informatzen joango da. Frontoiaren operazioari lotuta dago, Ardantzabiden 32 etxebizitzen eraikuntza, eta obra horiek ere hasi dira egiten.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.

Izan Gukakide