Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Egun osoko irteera izango da. Lizuniaga gainetaik abiatuz Ibantelli (698 metro) eta Atxuria (758 metro) tontorretik pasata, Zugarramurdin amaituko dute ibilaldia. Guztira, 15 kilometro eta erdikoa izango da eta sei ordu inguruan egingo dutela aurreikusi dute. Ez du aparteko zailtasunik. Ohi bezala, Agoueseneko biribilgunetik aterako dira mendizaleak, 07:30ean. Interesa dutenek Mendizabal kinkiladendan eman dezakete izena, bihar bitartean.