'ETAren bukaera' hitzaldi zikloa abiatuko dute Zarauzko Zazpin, bihar

Urola Kostako Hitza 2014ko otsailaren 27a

Mario Onaindia Fundazioak antolatuta, hiru hitzaldi eskainiko dituzte Zarauzko Zazpi kultur aretoan ETAren bukaera gaitzat hartuta. Gai asko landuko dituzte, besteak beste, ETAren historia bera; horren desagerpenaren arrazoiak; sortutako kalteak; 60. hamarkadan Espainiako Estatuak abiatutako estrategiak eta euskal erakundeen, gizarte mugimenduen, alderdi politikoen jarrera eta herritarren jarrera horren aurrean. Gaur egingo dute lehenbizikoa.  Teo Uriartek eskainiko du eta bertan Tiempo de canallas. La democracia ante el fin de ETA liburua aurkeztuko du. 19:30ean izango da. Hurrengoak martxoaren 7an eta 21ean izango dira, Luis Rodrigez Aizpeolaren eta Andoni Unzaluren eskutik, hurrenez hurren.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide