Euskararen aldeko jarrerak lantzeko oinarri teoriko-metodologikoak azalduko dituzte Zarautzen martxoaren 13an

Urola Kostako Hitza 2014ko otsailaren 27a

Zarauzko Berritzeguneak antolatu dituen VI Urola-Kostako Jardunaldien baitan martxoaren 13an 09:30etik 11:00etara bitartean euskararen aldeko jarrerak lantzeko prozesuak duten oinarri teoriko-metodologikoa azalduko du Elhuyar Aholkularitzako Juanjo Perezk. Honen ondoren bi ikastetxetako esperientziak azalduko dituzte: -          Zarauzko Antoniano ikastetxeko Ander Ibargure eta Imanol Epeldek ikasleekin egindako prozesuari buruz arituko dira -          Orioko Zaragueta Eskolako Marije Azkuek bere ikastetxeko klaustroan egindako prozesuaren berri emango du. Izena emateko helbide honetara jo beharko da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide