'Herritarrekin' liburua aurkeztuko dute gaur arratsaldean Zarautzen

Urola Kostako Hitza 2014ko otsailaren 27a

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta herrialdeko hainbat udalek antolatutako parte hartze prozesuak jaso dituzte liburuan, zehazki 62 herritako 137 prozesu, hamar eskualdetan banatuta. Udal ordezkarien eta herritarren lekukotasunak dira liburuaren ardatz nagusia. Bi urteko "lan oparo eta aberasgarriaren" emaitza da Herritarrekin liburua. Askotariko alorrak landu ditu Imanol Azkuek bertan, besteak beste,  aniztasuna (3 herritan), berdintasuna (3), euskara (2), garapen iraunkorra (25), haurrak, gazte eta adinekoen prozesuak (11), herri galdeketak (3), herri izaera (5), herri mugimenduak (5), herritarrekin harremanak (6), hirigintza (18), kirola (4), komunikazioa (3), kultura (10), mugikortasuna (10), partaidetzazko aurrekontuak (11), parte hartzeko sistemak (19), tokiko ekonomia sustatzea (1), tokiko plan estrategikoak (6), trebakuntza saioak (5) eta zerbitzuak (1).

 Herritarren aurrean aurkeztuko dute gaur Zarauzko Etxezabalan, 19:00etan. Bertan izango dira liburuaren egilea etaArantza Ruiz de Larrinaga, Herritarren Partaidetzarako zuzendaria.


Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide