Pixohial berrerabilgarrien inguruko hitzaldia, larunbatean, Azpeitian

Urola Kostako Hitza 2014ko otsailaren 27a

Urola Erdiko Mankomunitateak abiatu duen Etorkizuna da kanpainaren baitan, martxoak 1ean, larunbata, 11:00etan Azpeitiko Sindikatu Zaharrean pixohial berrerabilgarriei buruzko hitzaldia izango da.
Bertan, pixohial berrerabilgarriei buruzko informazioa emateaz gain, abiatuko den programa pilotuan izena emateko aukera ere egongo da.
 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide