Lilatoira joateko autobusa antolatu dute Zarauztik

Urola Kostako Hitza 2014ko otsailaren 27a

Martxoaren 9an egingo dute ohi bezala Lilatoia Donostian. Erantzun beroa izaten du lasterketak, eta  herri askotako emakumeek hartu ohi dute parte. Zarauzko Kirol Elkarteak eta Kirol Patronatuak Zarauztik autobusak antolatu dituzte bertaratzeko. 09:15ean aterako da udal kiroldegitik. Izena ematea doan izango da, kiroldegiko harreran. Aurten Zarauzko Udaleko Parekidetasun sailak diruz babestu du ekimen hori. Lasterketa herrikoi hori 11:00etan hasiko da, Donostiako Boulevardetik.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide