Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
http://youtu.be/xF9L6JUr4TI
http://youtu.be/xF9L6JUr4TI
"Krisi garai honetan, herria miserian den bitartean, aberatsak inoiz baino aberatsago dira, eta euren bizi maila inoiz baino altuagoa". Klase altuenetako dirudunek, politikariak, multinazionalen jabeak, mundu mailako izarrak, aristokrazia..."nazkagarri koadrila erraldoi horren" parodia egiteko VIP festa esklusiboa antolatu du Arranopola kultur elkarteak larunbaterako, "arroparik garestienak jantzi, diruzorroa ongi bete eta
zure luxuzko ipurdi aberatsa nazkatu arte mugitu dezazun". Hona hemen egitaraua:
- 11:00. Musika PLazan elkartuko dira meza nagusira joateko.
- 14:00. Bazkaria Gaztetxean.
- 19:00. Musika Plazan preso eta iheslarientzat argazki shoot cool-a
- Ondoren. Subasta benefikoa Musika Plazan eta Barren Plazan.
- Jarraian. Aperitib-luntxa Arrano VIP clubeko terrazan.
- 22:00. Playback-a, karaokea, disko jartzailea eta cocktail bereziak Arranon. Hori ixtean gaztetxera joango dira.