Torreberriri buruzko erabakiak har ditzan eskatzen dio EAJk Udalari

Baleike 2014ko otsailaren 27a

“Istripu baten aurrean nor egiten da erantzule?” galdetzen du Montse Arana bozeramaleak. Hemen irakur dezakezue EAJk bidalitako prentsa oharra: Zumaiako EAJk oso kezkatuta dagoela adierazi du berriro, alkateak eta bere udal gobernuak “behingoz Beheko plazako Torreberri eraikinaren erabilpena eta bertan gauzatzen diren ekimenak arautzeko eta legeztatzeko erabakirik ez duelako hartzen” . Bozeramale abertzale Montse Aranak gogoratu du eraikina ludoteka eta ekipamendu kulturalak hartzeko proiektatu zela baina “ezker abertzalea gobernura heldu zenean proiektua aldatu zuen Gaztetxe bilakatzeko”. Egoera berri honen aurrean zinegotzi jeltzaleok “instalakuntza hauen erabilpena egiten duten hainbat talderen kezka jaso eta mozio bat aurkeztu genuen non Torreberrin gauzatzen diren jarduera berriak legeztatzeko espedientea martxan jar zezan exijitzen genion alkateari eta horretarako arauak ezartzeko, eraikinak hartzen dituen erabilpen eta ekitaldiak modu egokian burutu ahal izateko. Urrian, eta kontzertu baten ondoren egondako kexa ugari medio, alkateari zuzendutako eskaera bat sartu genuen, udaltzain eta udal teknikariek lokalen egoeraren berri emanez txostenak idatz zitzaten baina ez genuen erantzunik jaso” baieztatu du Aranak “Ez genuen ere erantzunik jaso sarrerak kobratzea aurreikusten ez duen eraikin publiko batean, partikular batzuk antolatutako ekimen baterako sarrera kobratzearen legezkotasunari buruz, egindako galderari” azpimarratu du Hori dela eta galdetu du “zergatik udalak indarrean dagoen araudia betetzea eskatzen dio ekimen bat [...]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.

Izan Gukakide