Lehen mailako ofizial balio anitzeko lanpostua betetzeko lehen proba urtarrilaren 16an egin zen. Emaitzak, otsailaren 21ean argitaratu ziren. Azterketak HAEE-IVAPek prestatu eta zuzendu ditu eta, emaitzak argitaratu ondoren, konturatu dira puntuazioaren kalkuluan akatsak zeudela. Puntuazioak birkalkulatu ditu HAEE-IVAPek eta Udalak, www.oriora.com webgunean zintzilikatu du akats zuzenketa. Okerrak zuzentzean puntuazioak aldatu egin dira, eta ondorioz, emaitzen zerrenda ere aldatu egin da. Berau ikusteko, egin klik hemen.
Hautaketa prozesuko bigarren ariketaren data eta tokia udaletxeko webgunean eta iragarki-taulan argitaratuko dituzte. Proba hau euskara mailaren ingurukoa izango da, Euskarako 2. Hizkuntza Eskakizuna egiaztatzeko azterketa egingo baitzaie hautagaiei.