Asier Sarasola: "Inauterietan jotzea erronka fisiko handi bat izango da, lau orduz zazpi egunetan"

Karkara.eus 2014ko otsailaren 26a

Asier Sarasola gazte Oriotarrak Brasilgo Salvador hiriko inauterietan bertako batukada batekin joko du. "Alfaia" izeneko perkusio instrumentuarekin ari da jo eta ke "Maracatu" estiloan.

Kontatu pixka

bat zertan zabiltzan Brasilen
Erasmus antzeko

unibertsitate trukeko programa baten bitartez Brasilera etortzeko aukera

zegoela ikusi nuen, eta batukadak eta perkusioa niganako duen erakarpena

ikusirik, bi aldiz pentsatu gabe eskaera egin nuen.

Nolatan

aukeratu duzu Brasil? eta Salvador?
Perkusioa eta

batukadak ziren nire helburu nagusi eta bakarretarikoak. Izan ere, nik berez ez

nuen espero karreran urte bete kanpoan igarotzerik, baina Brasil ikusi nuenean

kartelean, eta gero Salvadorreko aukera, Hau dek neria!! pentsatu

nuen. Eta hementxe nago, perkusio brasildarra eta erritmo afrikarren nahasketa

handienetakoa dagoen lekuan...

Inauterietako

giroa nabarituko da jada ezta?
Egun gutxi falta

dira, eta jada guztia muntatuta dute, baina duela denbora dezentetik, gero eta

nabariagoak dira batukada talde edo Blocoen asteroko entseguak,

Inauterietara begira kale eta azpiegituren erreformak, ezagutzen dudan ia jende

guztia jada etxez ere aldatu behar izan da Inauteri garairako... Bai, egia esan

nahiko inauteri giroan gaude.

Bertako

batukada batekin joko duzu inauterietan. Nola sortu zen ideia?
Egia esan, hona

etortzearen helburua hemengo perkusioa ikastea zen, eta talde batean jotzea.

Hasieratik izan dut hori buruan, eta horretan egia esan jende askok lagundu

dit. Iruñeako Masaranduba batukadako lagun batzuk adibidez gomendio asko eman

dizkidate, baina bata eta bestea direla, azkenean hemen ezagutu nuen lagun

baten bitartez lortu dut aukera paregabe hau. Hiru hilabete inguru neramatzan

perkusioa ikasten irakasle batekin, baina hark ez dauka talderik eta harekin ez

nuen jotzeko aukerarik izango, beraz, jende ezberdinari galdezka hasi nintzen.

Horietako bat emakume brasildar bat da, etorri eta berehala ezagutu genuen bat.

Hark gomendatu zidan bere lagun perkusio-jole bat, berarekin hitz egin nuen eta bere taldean hasi nintzen.

Zein batukada

estilo eta zein instrumentu joko duzu?
Aipatutako

perkusio-jole honek, Maracatú estiloko batukada talde bat zuzentzen

du, eta talde horretan joko dut. Kasualitatez ordea, aurten lehenengo aldiz

Salvadorren Maracatú talde ezberdinak batuta Bloco handi bat ateratzeko

proiektu bat antolatu du musikari nahiko famatu batek eta entsegu dezente egin

ostean, talde honekin ere joko dut. Instrumentua, ez da Orion ikusi izan diguzuen

horietakoa. Guk erabiltzen genituen danbor handi horietako baten antzekoa da,

baina egurrezkoa eta larruzko partxeekin. Alfaia izena du, eta

egurrezko bi baketekin jotzen da, normalean bat bestea baino lodiago izaten da.

Orion ere

batukada batean jotzen zenuen
Bai. Esan

genezake azken batukada taldearen sortzaileetako bat izan nintzela, eta haren

zuzendaria. Egia esan hemendik asko eskertzen diet mundu honetan sartzera

bultzatu nindutenei, batez ere Ikastolari, haiek ez bazuten ikastaro hura

antolatu duela bost urte, agian ez bainintzake hemen egongo. Hala ere,

konturatu naiz batukadek Euskal Herrian igoera handia badute ere, kalitatea eta

zentzua falta zaiela askori. Izan ere, batukada askok perkusioa jotzen dute,

baina oso ondo jakin gabe zer ari diren jotzen edo ez dakit nola esan... Nik

adibidez, hango batukadarekin Marakatu eta Samba Reggae

izeneko erritmoak jotzen nituen, eta hona heldu naizenean konturatu naiz jotzen

genuenak Maracatútik eta Samba-Reggaetik oso gutxi zutela... Iruditzen zait

baita perkusioa eboluzionatzen joan behar duen gauza bat dela, baina eboluzio

hori emateko, lehenik jatorria edo erritmoen zentzu pixka bat jakitea ondo

egongo litzatekeelakoan nago.

Hemendik

inauterietan jotzeko ideiarekin joan zinen ala han sortu zen?
Egia esan ez nuen

nahi obsesio bat izatea inauterietan jotzearena, baina ideia hura buruan

nenbilkien, eta hona etorri eta lortuko ez nuela uste nuen uneetan nahiko

gaizki pasatu nuen. Han pentsatuta nuen bezala ez zaizkit atera gauzak, baina

nik uste dut aberasgarria izan dela gauzak espontaneotasun puntu batekin gertatu

izana.

Zer ematen

dizu esperientzia honek?
Erabat aberasgarria izango da, alde guztietatik. Hasteko, orain arte hartu ditudan klaseekin formakuntza tekniko onargarri bat lortu dudala iruditzen zait, eta inauterietako entseguekin, Maracatuko erritmoen kontrol handi xamar bat. Inauterietan jotzea bera, fisikoki erronka handi bat izango da, izan ere, lau ordu jarraian jotzea aste batean zazpi aldiz, sekula egin ez dudan gauza bat da. Eta inauteri hauen ostean, perkusio gehiago ikasten jarraitzea pentsatzen dut, eta Euskal Herrira itzultzean, nola ez, nonbait jotzen segitzea.

Asier Sarasola gazte Oriotarrak Brasilgo Salvador hiriko inauterietan bertako batukada batekin joko du. "Alfaia" izeneko perkusio instrumentuarekin ari da jo eta ke "Maracatu" estiloan.

Kontatu pixka bat zertan zabiltzan Brasilen
Erasmus antzeko unibertsitate trukeko programa baten bitartez Brasilera etortzeko aukera zegoela ikusi nuen, eta batukadak eta perkusioa niganako duen erakarpena ikusirik, bi aldiz pentsatu gabe eskaera egin nuen.

Nolatan aukeratu duzu Brasil? eta Salvador?
Perkusioa eta batukadak ziren nire helburu nagusi eta bakarretarikoak. Izan ere, nik berez ez nuen espero karreran urte bete kanpoan igarotzerik, baina Brasil ikusi nuenean kartelean, eta gero Salvadorreko aukera, Hau dek neria!! pentsatu nuen. Eta hementxe nago, perkusio brasildarra eta erritmo afrikarren nahasketa handienetakoa dagoen lekuan...

Inauterietako giroa nabarituko da jada ezta?
Egun gutxi falta dira, eta jada guztia muntatuta dute, baina duela denbora dezentetik, gero eta nabariagoak dira batukada talde edo Blocoen asteroko entseguak, Inauterietara begira kale eta azpiegituren erreformak, ezagutzen dudan ia jende guztia jada etxez ere aldatu behar izan da Inauteri garairako... Bai, egia esan nahiko inauteri giroan gaude.

Bertako batukada batekin joko duzu inauterietan. Nola sortu zen ideia?
Egia esan, hona etortzearen helburua hemengo perkusioa ikastea zen, eta talde batean jotzea. Hasieratik izan dut hori buruan, eta horretan egia esan jende askok lagundu dit. Iruñeako Masaranduba batukadako lagun batzuk adibidez gomendio asko eman dizkidate, baina bata eta bestea direla, azkenean hemen ezagutu nuen lagun baten bitartez lortu dut aukera paregabe hau. Hiru hilabete inguru neramatzan perkusioa ikasten irakasle batekin, baina hark ez dauka talderik eta harekin ez nuen jotzeko aukerarik izango, beraz, jende ezberdinari galdezka hasi nintzen. Horietako bat emakume brasildar bat da, etorri eta berehala ezagutu genuen bat. Hark gomendatu zidan bere lagun perkusio-jole bat, berarekin hitz egin nuen eta bere taldean hasi nintzen.

Zein batukada estilo eta zein instrumentu joko duzu?
Aipatutako perkusio-jole honek, Maracatú estiloko batukada talde bat zuzentzen du, eta talde horretan joko dut. Kasualitatez ordea, aurten lehenengo aldiz Salvadorren Maracatú talde ezberdinak batuta Bloco handi bat ateratzeko proiektu bat antolatu du musikari nahiko famatu batek eta entsegu dezente egin ostean, talde honekin ere joko dut. Instrumentua, ez da Orion ikusi izan diguzuen horietakoa. Guk erabiltzen genituen danbor handi horietako baten antzekoa da, baina egurrezkoa eta larruzko partxeekin. Alfaia izena du, eta egurrezko bi baketekin jotzen da, normalean bat bestea baino lodiago izaten da.

Orion ere batukada batean jotzen zenuen
Bai. Esan genezake azken batukada taldearen sortzaileetako bat izan nintzela, eta haren zuzendaria. Egia esan hemendik asko eskertzen diet mundu honetan sartzera bultzatu nindutenei, batez ere Ikastolari, haiek ez bazuten ikastaro hura antolatu duela bost urte, agian ez bainintzake hemen egongo. Hala ere, konturatu naiz batukadek Euskal Herrian igoera handia badute ere, kalitatea eta zentzua falta zaiela askori. Izan ere, batukada askok perkusioa jotzen dute, baina oso ondo jakin gabe zer ari diren jotzen edo ez dakit nola esan... Nik adibidez, hango batukadarekin Marakatu eta Samba Reggae izeneko erritmoak jotzen nituen, eta hona heldu naizenean konturatu naiz jotzen genuenak Maracatútik eta Samba-Reggaetik oso gutxi zutela... Iruditzen zait baita perkusioa eboluzionatzen joan behar duen gauza bat dela, baina eboluzio hori emateko, lehenik jatorria edo erritmoen zentzu pixka bat jakitea ondo egongo litzatekeelakoan nago.

Hemendik inauterietan jotzeko ideiarekin joan zinen ala han sortu zen?
Egia esan ez nuen nahi obsesio bat izatea inauterietan jotzearena, baina ideia hura buruan nenbilkien, eta hona etorri eta lortuko ez nuela uste nuen uneetan nahiko gaizki pasatu nuen. Han pentsatuta nuen bezala ez zaizkit atera gauzak, baina nik uste dut aberasgarria izan dela gauzak espontaneotasun puntu batekin gertatu izana.

Zer ematen dizu esperientzia honek?
Erabat aberasgarria izango da, alde guztietatik. Hasteko, orain arte hartu ditudan klaseekin formakuntza tekniko onargarri bat lortu dudala iruditzen zait, eta inauterietako entseguekin, Maracatuko erritmoen kontrol handi xamar bat. Inauterietan jotzea bera, fisikoki erronka handi bat izango da, izan ere, lau ordu jarraian jotzea aste batean zazpi aldiz, sekula egin ez dudan gauza bat da. Eta inauteri hauen ostean, perkusio gehiago ikasten jarraitzea pentsatzen dut, eta Euskal Herrira itzultzean, nola ez, nonbait jotzen segitzea.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide