Urteroko legez, Inauterietako festa antolatu du Orioko Ikastolak. Ostiral arratsaldean izango da, otsailaren 28an, Inauteri egunaren bezperan. Guztien gozamenerako jaia antolatu dute: jolasak, txaranga, kalejira, pregoia, dantza eta merienda egongo baitira. Egitaraua, hortaz, zabala da eta adin guztietako haurrek hartuko dute parte bertako ekintzetan.
14:30 - 15:45 DBHko ikasleak LHko ikasleentzat antolatutako jolasak
Bitartean DBHko
txaranga Ikastolaren inguruetan
15:15 - 15:45 HHko ikasleak DBHko txarangarekin dantzan arituko dira pergolan
15:45 HHko
ikasleen kalejira Ikastola aurreko plazan
16:00 Pregoia
16:05 LHko ikasleen inauterietako dantza ikastola aurreko plaza
16:15 Ikastolako gurasoek banatutako txokolate beroa eta bizkotxoak bertaratutako guztientzat
Eguraldi txarra eginez gero, Karela kiroldegian egingo dira ikasleen emankizunak: bai LHkoen dantzaldia, bai HHkoen kalejira.