Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
80. hamarkadara itzuliko da Orokieta Herri Eskola ostiralean. Inauteria dela eta- askotariko ekitaldiak ospatuko dituzte. Hona hemen zerrenda:
-10:30. Haur Hezkuntzako patioan, inauteretan murgilduko dira 4 ta 5 urtekoak Rock&Rolleroekin.
- 10:45. Bi eta hiru urtekoekin Fama telesaila gogoratuko dute.
- 11:45. Lehen Hezkuntzako patiora joango dira. Bertan, 5 eta 6. mailakoei esker Village People ezagutuko dute.
- 12:00. Patioa heavy-z beteko da 3. eta 4. mailako Europe-ko kideekin.
- 12:15. 1. eta 2. mailakoekin disko-ra joango dira.