Abenduan eta Urtarrilean Visa Murkil txartelarekin erosketak egin dituztenen artean zozketa egin du Zarauzko dendarien elkarteak. Saridunak Ane Miren Onaindia eta Gurutze Uria izan dira. Lehenbizikoak Azkuelek dendan egin ditu erosketak eta bigarrengoak, berriz, Metxak ileapaindegian kontsumitu du. Bi lagunentzako afaria irabazi dute horiek. Murkiletik adierazi dute hilero egingo dituztela halako zozketak.
Gogoratu dute Visa Murkil txartela ateratzea doan dela, ordainketak hiru hilabetera interesik gabe egitea ahalbideratzen duela eta erosketa txekeengatik aldatu daitezkeen puntuak pilatzen dituela. Gainera, txartela erabiltzen duten bezeroen onurarak ekarriko dituen kanpainak abaitutko dituzte laster.