Hainbat ikastaro antolatu du Zarauzko KZguneak martxorako

Urola Kostako Hitza 2014ko otsailaren 26a

Hainbat ikastaro antolatu du Zarauzko KZguneak martxorako. Flickr plataformari buruzko eskola martxoaren 4ean izango da; 16:00etatik 18:00etara; Informatika lainoan ikastaroa martxoaren 5ean, 09:00etatik 11:00etara; oinarrizko ikastaroa martxoaren 3tik 14ra 11:00etatik 13:00etara eta beste bat 18:00etatik 20:00etara; irudi digitalen tratamendua Gimp-ekin martxoaren 10etik 13ra, 09:00-11:00 bitartean eta Impress tresnari buruzkoa martxoaren 13:00etatik 14:00etara, 16:00-18:00 bitartean. Informazio gehiago eskuratzeko Zarauzko KZgunera (zigordia kalea 34, lehen solairuan) jo daiteke eta 943-023687 telefono zenbakira deitu.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide