Zestoako GUrutze kaleko artxiboko irudi bat.
Zestoako Udalak isunak jarriko dizkie hemendik aurrera ibi-iraunkorra duten lokalen aurrean aparkatzen duten autoen jabeei. Izan ere, ikusi dutenez, zenbait herritarrek udalak garabi zerbitzurik ez izatea probesten dute baimenik gabeko lekuetan aparkatzeko.
Hala, astelehenetik ostiralera 08:00etatik 20:00etara eta larunbatetan 08:00etatik 13:00etara pasabideak oztopatzen dauden autoei isuna jarriko zaie. Ordutegi horretatik kanpo, lokalen jabeak salaketa jarri ahal izango du udaletxean. Idatzi bat aurkeztu beharko du horretarako, gaizki aparkatutako autoaren informazioa emanez eta frogatzat balioko duen argazki bat aurkeztuz.
Legezkoak ez diren seinaleak
Legezkoak ez diren ibi-iraunkorreko seinaleak ere topatu ditu udalak. Horiei ibiarekin jarraitzeko aukera emango zaie, urtean 73,86 euroko tasa ordainduta. Jarraitu nahi ez dutenek eta legezkoa ez den seinalea dutenek, kendu egin beharko dute martxoaren 7rako. Ordurako kendu ez diren seinaleak kentzeari ekingo dio egun horretatik aurrera udalak.