Ipuin kontaketa saioei eutsiko diete aurten ere Zestoan

Olatz Prat 2014ko otsailaren 27a

Jon Artano ipuin kontalari Iaz Zestoan abian jarri zen Kontaidazu Ipuin Bat egitasmoak izandako «arrakasta» ikusita, jarraipena ematea erabaki dute. Iaz kontalari aritu zirenetako batzuk ariko dira aurten ere ipuinak kontatzen, baina, berriak izango dira kontalari gehienak. Hala, bihar Maider Arregi herritarra izango da haurrei ipuinak kontatzen, 17:30ean liburutegian. 4-7 urte bitarteko haurrentzat izango da emanaldia, antolatzaileek azaldu dutenez. Baita Arroa Behean ere Egitasmoak Zestoan izandako arrakasta ikusita, Arroa Behean ere egingo dituzte aurten ipuin kontaketa saioak. Urtarrilaren 31n egin zuten jada lehen saioa, Maite Centeno eta Maider Cachonek. Ostiral honetan izango da bigarrena: Ainhoa Aristondo eta Josune Larrañaga ariko dira kontalari lanetan. Lehenengo saioa 17:00etan izango da, 2-3 urteko haurrentzat. Bigarrengoa, berriz, 17:30ean 3-4-5 urtekoentzat. Arroa Beheko kultur etxean izango dira Kontaidazu Ipuin Bat ekimeneko saio hauek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide