Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Zarauzko Aritzbatalde Kiroldegiak haurrentzako igeriketa ikastaroak antolatu ditu. Seme-alabek igeri egiten
ikastea nahi duten gurasoek izena emateko aukera dute dagoeneko,martxoaren 8ra bitartean kiroldegian bertan. Haurrentzako igeriketa ikastaroetan parte hartzeko baldintza bakarra haurra 2010. urtean edo lehenago jaioa izatea da. Eskolak 2014ko bigarren hiru
hilabeteetan zehar emango dira, martxoaren 24tik ekainaren 20ra bitartean. Hain justu. 0 eta 1 mailetako eskolak emango dituzte, hau da, dordoka eta karramarro mailei dagozkienak hurrenez hurren. Oinarri-oinarrizkoak dira ikastaro horiek.
Kiroldegiko igerileku txikian izango dira saioak, arratsaldetan, astean bitan, eta 35 minutu inguru iraungo dute.
Informazio gehiago eskuratu nahi duten pertsonek, udal kiroldegira jo dezakete edota 943- 005123 telefonora deitu.