Lehen Sorospen eta Uretako Sorospen ikastaroak antolatu ditu Zarauzko Gurutze Gorriak

Urola Kostako Hitza 2014ko otsailaren 26a

Zarauzko Gurutze Gorriaren Herri Biltzarrak Lehen Sorospenen eta Uretako Sorospenen Ikastaroak antolatu ditu martxoaren 3tik aurrerako. Lehen Sorospenen ikastaroa edonori dago zuzenduta, eta bertan ezusteko gaixotasun edo istripu baten aurrean eman beharreko oinarrizko pausoak irakatsiko dituzte, bihotz-biriken berpizkundea, zaurien ardura eta beste hainbat gai landuz. Uretako Sorospenen ikastaroan parte hartuko dutenek, berriz, ur inguruak aztertzen ikasiko dute, hondartza bereziki, babeserako, prebentziorako eta erreskaterako teknikekin batera. Bi ikastaro hauek ezinbestekoak dira udan uretako sorosle izan nahiko dutenentzat. Ikastaroetan izena emateko baldintza bakarra bete beharko da: 16 urtetik gora izatea Lehen Sorospenen ikastaroa egiteko, eta 18 urtetik Uretako Sorospenentzat. Era berean, unibertsitatean aukera askeko kredituak lortzeko baliogarriak izango dira. Informazioa lortzeko edo izena emateko, 610-102872 telefonora deitu beharko da, astelehenetik ostiralera, arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara, edo posta elektronikoz mezua bidali zarautz@cruzroja.es helbidera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide