Hizkuntzek bizirik diraute familietan hitz egiten direlako. Gure tradizioan familia kulturaren, balio moral nahiz erlijioen transmisioaren erdigunetzat jo da, bai eta euskararen ondorengoenganatzearen gune nagusitzat ere. Azken lau hamarkadetan euskararen gizarte egoera arras antzaldatu da eta horretan familiak funtsezko egitekoa izan du. Egun, euskarazko hezkuntza zabaldu eta hainbat tokitan ia unibertsalizatu delarik, hizkuntzari iraunarazi eta indarberritzeko ahaleginetan zer rol dagokio familiari? Gaiari buruzko hausnarketa egingo du gaur Paula Kasaresek, 18:30ean, Alondegian.