San Pedro Txiki Abesbatzako kide izandakoek kantu-kalejira egingo dute santelmoetako lehen ostiralean, apirilaren 25ean. Abesbatza indarrean zegoenean kantu ekitaldia egiten zuten urtero areto barruan. Santelmoak kantuan hasteko ohitura hori ez galtzeko, aurten kalera atera eta kalejira egitea pentsatu dute. Horretarako, dei egiten diete San Pedro Txiki Abesbatzako kide izandako guztiei, parte har dezaten. Hemen daukazue bidali dute oharra, zehaztasunekin: “San Pedro Txiki Abesbatzako kide izan garenok jakinarazi nahi dugu, elkarte honek urtero San Telmoetako lehen ostiralean egiten zuen ekitaldia bertan behera ez geratzearren, kantu- kalejira bat antolatzen ari garela. Gure asmoa da, apirilaren 25ean, txokolatada baten ostean kaleak kantuz eta musikaz alaitzea, festa-giroan. Hori dela eta, jadanik hasiak gara ensaiatzen eta kantak prestatzen. Deialdia luzatzen diegu, San Pedro txiki abesbatzan ibilitako belaunaldi guztiei, baita guraso eta haurrei ere. Bestalde, jakinarazten dugu kantu-kalejira horren ostean afari bat antolatuko dugula eta festa hau gurekin bizi nahi duen edonorentzat itxulapikoak jarrita ditugula Braky’s okindegia, Pinturas Rubio eta Curiel ileapaindegian. Ensaiotarako edo informazio gehiagorako telefonoa: 678 23 82 92. Laguntza oro ongi etorria izango da! Animatu!”