Jesus Egiguren PSE-EEko presidentea (Aizarna, Zestoa, 1954) izango da Aho bizarrik gabe solasaldi saioko hurrengo gonbidatua. Martxoaren 11n egingo dute saioa, 19:00etan, Azpeitiko Sanagustin kulturgunean. Enekoitz Esnaola Berriako kazetariak jarriko dizkio gaiak. Dena den, herritarrek aurrez galderak bidaltzeko aukera dute, ahobizarrikgabe@gmail.com helbidearen bidez.
Kultur Mahaia-Sanagustinek, Uztarria Komunikazio Taldeak, Erlo Telebistak eta Urola Kostako Hitzak antolatu dute egitasmo hau. Duela urtebete ekin zioten, eta orain arte sei gonbidatu izan dira: Martxelo Otamendi, Juan Jose Ibarretxe, Benito Lertxundi, Maddalen Iriarte, Jose Maria Setien eta Amets Arzallus.