Dakizuen bezala Super Heroiak iristear daude. Ostiralean, 18:30ean, Super Heroiak Musika Eskolatik abiatuko dira kalejiran eta Beheko plazan ikuskizun polit batekin bukatuko dute. Antzerkia Inaxio Tolosaren eskutik joango da eta Elena Irureta eta Telmo Iruretak parte hartuko dute. Dantza, antzerkiko ikasleak, Zumaiako Musika Banda… Guztia Super Heroientzat dekoratuta, Ander Hormazurik egindako kartela eta liburuxkak bezala. Bada, egun bat lehenago, ostegunean, 19.30 inguruan, super heroiak pintxo poteoan ibiliko dira indarrak hartzen… BIDEOA: Super Heroien mezua Lantzeko inauteriekin hasi, Akelarrea, Piratak, Asterix eta Obelix, Mamu Festa, Zirkoa eta aurtengoan super heroiak izango dira Zumaiako Musika eta Dantza Eskolako inauterietako gaia. Otsailaren 28an, ostirala, 18:30ean Ubillosen kalejirarekin hasi, Erribera kalean ibili eta Beheko plazan ikuskizun batekin bukatuko dute, antzerkia, musika, dantza… Parte-hartzaileak: Zumaiako Musika eta Dantza Eskolako ikasleak, Zumaiako Musika Banda eta antzerkia Inaxio Tolosaren eskutik. Aurten Musika eta Dantza Eskola eskeintzen hasi den antzerki ikastaroko ikasleek parte hartuko dute ikuskizunean. Urtero bezala Elene Irureta eta Telmo Iruretak festan parte hartuko dute. Eszenografia eta ilustrazio lanak Ander Hormazurik egin ditu eta iaz bezala musika tailerrerako (4-7 urte) liburuxkak egin dituzte, aurre motibazio gisa gelan lantzen diren edukiak super heroietan oinarrituz, ikasleak aurrez festa giroan murgiltzeko asmoarekin.