Alex Uranga bosgarren izan da Hawaiin

Baleike 2014ko otsailaren 25a

Alex Urangak bikain ekin dio denboraldiari, bosgarren amaitu baitu Hawaiiko Pipeline proban. Ekonomikoki ez dira garai onenak bodyboardarentzat ere, baina Alexek beste behin erakutsi du munduko onenen artean dagoela. 2013a munduko 16 onenen artean amaitu zuen Alex Urangak. IBAk antolatutako zirkuitua azkenean ez zen erabat osatu, proba asko bertan behera gelditu zirelako babesle faltagatik. Aurten IBAk erabaki du oraingoz munduko zirkuiturik ez antolatzea, baina kirolariak ez daude konforme eta beraien kabuz martxan jarri eta Hawaiiko proba jokatu da dagoeneko. Alex Urangak lan bikaina egin du. Oso kanporaketa gogorrak egokitu zaizkio, baina hala ere bosgarren amaitzeko gai izan da. Finalaurrekoan Ben Player –probako irabazlea–, Jared Houston –finalaurreko ikusgarria– eta Jacob Romero egokitu zitzaizkion. Houstonek puntuaketa bikainak lortu zituen eta bigarren posturako borroka estuan ibili ziren Alex eta Ben Player. Playerrek lortu zuen azkenean txartela. Bosgarren postuarekin ederki ekin dio denboraldiari Alexek. Ikusi beharko da hemendik aurrera zenbat proba jokatzen diren.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.

Izan Gukakide