Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Zestoako Ekain guraso elkarteak antolatuta Ardura nola sustatu hitzaldia izango da bihar (asteazkena). 17:30ean hasiko da solasaldia Zestoako Kultur Etxeko areto nagusian. Gurasoei eta gaian interesa duten guztiei zuzendutakoa da. Hizlari, Baikarako hezitzaileek jardungo dute. Ekain guraso elkartekoen esanetan hitzaldiaren helburua, “epe luzerako ardura sustatzeko estrategiak eta teknikak ezagutzea da”.