Ramon Olasagastik irabazi du Lizardi Saria

Urola Kostako Hitza 2014ko otsailaren 25a

Ramon Olasagasti kazetari eta itzultzaileak irabazi du Zarauzko Udaleko Kultura Sailak antolatzen duen XXXII. Lizardi Saria Sugaar lanarekin. Hamazazpi lan aurkeztu dira lehiaketara, eta Olasagastirena hautatu du Jesus Mari Olaizola Txiliku, Miren Agur Meabe, Iñaki Friera eta Gari Berasaluzek osatutako epaimahaiak. Epaimahaikideen iritziz, “istorio klasikoa da, baina oso ondo egituratuta dagoena. Misterio puntua ere badu, eta amaiera biribileraino erraz bideratzen du irakurlea, oso euskara sanoan idatzitako orrialdeetan barrena. Pertsonaia asko agertu arren, orekaz antolatuta dago narrazioa, eta haurrek gustura irakurtzeko moduko lan ederra da, uste okerrei eta sineskeriei buruzko istorio hau”. Olasagastik 3.700 euro jasoko ditu, eta bere lana argitaratu egingo da. Zehazki, Zarauzko ikastetxeetan doan banatuko ditu Zarauzko Kultura Sailak liburuaren 2.500 ale. Apirilaren 23an izango da sari banaketa, Xabier Lizardiren jaiotzaren urteurrean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide