Martxoaren 11n Jesus Egiguren izango da 'Aho bizarrik gabe' saioan, Azpeitian

Urola Kostako Hitza 2014ko otsailaren 25a

Jesus Egiguren PSE-EEko presidentea (Aizarna, Zestoa, 1954) izango da Aho bizarrik gabe Azpeitiko solasaldi saioko hurrengo gonbidatua. Martxoaren 11n (asteartea) izango da saioa, 19:00etan, Sanagustin kulturgunean, Azpeitian. Enekoitz Esnaola Berria-ko kazetariak jarriko dizkio gaiak. Kultur Mahaia-Sanagustinek, Uztarria Komunikazio Taldeak, Erlo Telebistak eta Urola Kostako Hitzak antolatzen dute Aho bizarrik gabe. Duela urtebete ekin zioten, eta orain arte sei gonbidatu izan dira: Martxelo Otamendi, Juan Jose Ibarretxe, Benito Lertxundi, Maddalen Iriarte, Jose Maria Setien eta Amets Arzallus. Nahi duen orok bere galderak aurrez bidaltzeko aukera du, ahobizarrikgabe@gmail.com helbidera idatzita.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide