Irrizale izendapena eman diote Zaragueta Herri Eskolari

Karkara.eus 2014ko otsailaren 25a

Irrien Lagunak proiektua sostengatzeagatik eta babesa emateagatik jaso du Orioko eskola publikoak izendapena

Irrien lagunen Klubak otsailaren

20an ospatu zen Irrizale izendapen ekitaldira gonbidatu zuen Zaragueta Herri Eskola. Ekitaldi

horren xedea u...

Irrien Lagunak proiektua sostengatzeagatik eta babesa emateagatik jaso du Orioko eskola publikoak izendapena

Irrien lagunen Klubak otsailaren 20an ospatu zen Irrizale izendapen ekitaldira gonbidatu zuen Zaragueta Herri Eskola. Ekitaldi horren xedea urte hauetan zehar Irrien Lagunak proiektuaren eta zehazki Irria aldizkariaren sustapenean bidelagun izan diren udal, ikastetxe, enpresa eta bestelako eragileei eskerrak ematea da, horiek omentzea.

Zaragueta eskolaren babesa eta bultzada jaso du klubak, eta, horregatik jaso du Irrizale izendapena. Plaka oroigarri batekin goraipatu du Pirritx, Porrotx, Marimotots eta gainerako lagunen elkarteak Orioko eskola. Ikastetxeko sarreran jarri dute ikusgai.

Ekitalditako bideoa ikusteko, egin klik hemen.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide