Gaur, otsailak 25, hasiko da Zestoan neska-mutilen IV. Santa Kutz banakako pilota txapelketa. Santa Kutz jaietan jokatuko dituzte finalak, eta 71 haurrek hartuko dute parte guztira txapelketan. Zestoako Pilota Eskolak, Ekain guraso elkarteak eta Zestoa Herri Ikastetxeak antolatu dute txapelketa.
Gaur, otsailaren 25ean, eta ostegunean, otsailaren 27an, 16:45etik aurrera, benjaminen eta kimuen (alebinak) partidak izango dira (3. mailatik 6. mailara bitartekoena) eta larunbatean, 11:00etan aurrebenjaminen txanda izango da (1. eta 2. mailakoena). Lehen bi jardunaldietan pilota eskolako kideak ariko dira epaile lanetan; larunbateko partidetarako, berriz, hamar guraso boluntariok epaituko dituzte partidak.
Lehiaketa kutsurik gabe
Txapelketa izanik ere, saioei lehiaketa edo konpetizio kutsurik ez diote eman nahi. Horregatik «txikiekin era malguan» jokatzea erabaki dute. «Giro atseginean ospatzea izango da gure lehentasuna, eta espero dugu herriko umeek pilotarekin ondo pasatzea».
Zestoa Herri Ikastetxeko
zestoa.hezkuntza.net webguneko Eskola Kirola atalean aurki daiteke jardunaldien inguruko egitarau zehatza.