Sailkapeneko zulotik ihes egin du Pulpok azken bi garaipenekin

Baleike 2014ko otsailaren 24a

Aurreko jardunaldian Santoña hartu zuen mendean (25-21) eta asteburu honetan Askartzari irabazi dio Leioan (25-30). Lau puntu hauetan sailkapeneko azken postuekiko tarte polita zabaldu du Pulpok eta denboraldiko azken txanpari gogotsu heltzeko moduan daude jokalariak. Leioako partida oso orekatua izan zen lehen 20 minutuetan. Lehen zatiko azken hamar minutuetan Pulpok bi goleko errenta lortu zuen, eta hortik partida amaitu arte ez zion Askartzari partida iraultzeko aukerarik emango. Bigarren zatian 3 edo lau goleko aldeari ondo eutsi zion Pulpok, erasoan Kauldi Odriozolak (9) eta Rubiok (8) egindako golei esker. Garaipen honi esker Pulpok aurre hartu dio Askartzari sailkapenean: Romo da azkena bost punturekin, gero Urdanetak zortzi ditu, ondoren Askartza 12 punturekin eta aurretik Pulpo 13rekin. Denboraldia amaitzeko sei jardunaldi falta dira, eta hurrengoan –martxoaren 8an– Urdaneta hartuko dute Lubakin. Bizkaitarren aurka irabaziz gero, ia erabat ziurtatuko luke mailari eustea. Gainera, ordurako Beristain eta Mikel Arrieta osatuta egon daitezke. Askartzaren aurka jokatu zuten: Manterola, Kauldi (9), Aizpurua, Gutierrrez (4), Espilla (3), Yeregi, Ibarguren, Larburu (2), Elola, Rubio (8), Ballesteros, Iosu Arrieta (3), Lizeaga (1) eta Ibarra.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.

Izan Gukakide